Proiektuaren helburua kultura aniztasuna lantzea da, kulturarteko ikuspegitik eta ikastolako
irakasleen, familien eta ikasleen parte hartzearen bidez. Gure ikastolarekin batera, Gipuzkoako
Haur eta Lehen Hezkuntzako beste 16 ikastetxeetan aurrera eramaten da.
Proiektuak lan ildo desberdinak ditu, hala nola, ikerketa, sentsibilizazioa, formakuntza eta esku-
hartzea ikasgelan eta familiekin.
- FAMILIA LAGUNA PROGRAMA:
Ikastolan martxan dagoen eta familiak protagonista dituen programa bat da. Beste herrialde batzuetatik etorri diren familiak, adin bereko seme-alabak dituzten tokiko familiekin edota udalerrian denbora daramaten familiekin harremanetan jartzen ditu.
Beste herrialde batzuetatik iritsi diren familiak ongi etorriak eta kontuan hartuak sentiaraztea du helburu, baita haur eta helduei komunitate eta ikastola egokitzapenean erraztasunak eskaintzea ere, bidean sortu daitezkeen zailtasun edota beharren aurrean akonpainamendua eskainiz (informazioa, tramiteak, saretzea, euskararen ezagutza…).
Aldi berean, sortzen diren familia-bikoteen bidez, auzoko eta ikastetxeetako familien arteko elkar-ezagutza, saretzea eta kohesioa lantzen da helburua, hezkuntza komunitatean kulturarteko bizikidetza eta arrazakeriaren aurkako
pedagogia lantzeko helburuarekin.
Ikastolatik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete galdetegiko datuak eta zuekin harremanetan jarriko gara:
Galdetegia: https://www.ongietorrieskolara.org/boluntariotza-familia-laguna/
Bideoa: https://youtu.be/fhlIoS2QNck?si=anqqtjf6aeyy88WV
- IKASTOLAKO KULTURARTEKO TALDE ERAGILEA:
Talde hau irakasle, guraso, Guraso Elkarteko kideek eta proiektuko kulturarteko bitartekariak osatzen dute.
Hilabetean behin biltzen da, eskolan kulturartekotasuna lantzeko aurrera eramango diren ekintza desberdinak koordinatzeko eta kultura aniztasunaren inguruan hausnartzeko.
Ongi Etorri Eskolara proiektuaren balioetako bat ikastolako familien inplikazioa da, kulturarteko harreman horiek ahalbidetzeko, arrazismoaren aurkako pedagogia lantzeko eta euskara ikastola-komunitateko familia guztietara hurbiltzeko lanean jarraitzeko. Horretarako, hainbat modutan
parte har dezakezue proiektuan:
Familia Laguna gisa: Har ezazu parte boluntario euskaldun edo tokiko gisa, beste herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren eta haurrak zure seme-alaben ikasgela berean dituzten familiei akonpainatzeko. Egokitze-prozesuan akonpainatu eta elkar ezagutza ahalbidetzeko. Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete galdetegiko datuak eta zuekin harremanetan jarriko gara.
https://forms.gle/9kWLzCqtzYkzsFX67
Kulturarteko Talde Eragileko kide bezala: Zure iritzia emanez, taldean hausnartuz eta kulturarteko jardueren antolaketan parte hartuz ikastolan, ikastola inklusibo baterantz abiatzeko.
Ekintza puntualetan parte hartuz: Kulturarteko liburuaren eguna, martxoak 21arekin loturik egiten diren ekintza desberdinetan, Orixe egunean egiten den jardueran, etab.
FAMILIENTZAKO BALIABIDEEN GIDAK
Jarraian duzuen estekan, zure auzoko edo udalerriko Elkarrekin Kooperatibatik egindako “Familientzako baliabideen gidak” topa ditzakezue. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz, ukranieraz eta txineraz itzulita.
Erabili eta partekatu 🙂
https://www.ongietorrieskolara.org/baliabide-gidak/
Sare hauetan jarraitu dezakezue proiektua:
- Instagram: oeskolara
- Twitter: OEskolara