Hiruhileko honetan ere Konkorreneako familiek parte hartu dute hainbat kantu eta jolasetan. Ekintzetan ere euskaraz gozatuz!!
Ekainaren 13an Euskaltzaleon Martxa izango dugu Iruñean, eta mobilizazio jendetsua lortzeko bidean, Aitor Ikastolak ere bere bultzada eskaini nahi izan du, ahalik eta jende gehien gerturatu gaitezen. Ofizialtasun oso lortu behar dugu!! Euskarak behar gaitu!!
IKASLAB-ak eskaintzen dizkigun aukera bikainak ezagutu zituen Aitor Ikastolako komunikateak. Bertara gerturatu ziren ikasleak, familiak eta Hezkuntza zein Udaleko ordezkariak, eta poz handiz erakutsi genizkien baliabide berriak, bertatik bertara.
Kroma, irrati estudioa, esperimentazio gunea eta sortu eta pentsatzeko guneak aurkeztu genituen. Besteak beste: Danio eta korrosioen esperimentuak, irratsaioak eta ikasleen batzarraz aritu ginen.
Aurkezpenean erabili genuen aurkezpen bideoa duzue hemen ikusgai!!
Ikasleen Batzarra egin berri dute LH ikasleek eta oraingoan IKASLABORATEGIA eta Konkorreneako jolastokiko bizikidetza izan dira hizpide nagusiak: zer hobetu dezakegu jolastokian denok lasai egoteko? Lana egiteko giroa hobetzeko zer da garrantzitsua? Zergatik sortzen da halako zarata jangelan? Iritziak eman, jaso eta erabakiak hartzen aritu gara. Prozesu parte hartzaileeak Aitor Ikastolan ere landuz.
Irisgarritasuna eta garraio sustengagarriak sustatzeko ikasgaia izan dute egun hauetan Ametzagañako ikasleek. Txirrindaz ibiltzea, gozatzea, aukera bikaina da gure hirian, eta horretarako segurtasuna eta oinarrizko hainbat ezagutza landu dituzte. Laster, martxan jarriko dute ikasitakoa Lh5. eta LH6. mailako ikasleek kaiara joan-etorriak egingo baitituzte piragua eta belako jarduerak egiteko.
Gladysenean eta ikastolan Liburu Eguneko kontakizunetaz gozatu dugu. Beste behin, senideek ipuin eder eta dibertigarriak kontatu dizkigute, hizkuntza desberdinetan, gure fantasia, misterioa eta umorea astinduz. Egun bikaina izan da!!
2026-04-21
4. eta 5. mailako ikasleek Logelan logale izeneko kantatan parte hartu dute, Kursaalean, beste hainbat ikastetxerekin batera. Kontakizuna fantasiazko gau batean kokatzen da, non protagonistak ezin duen lorik hartu.
Ekimen hau Euskadiko Orkestrak sustatutako hezkuntza-proiektu baten barruan dago, Artis+ izeneko Europako programaren baitan. Helburu nagusia ikasleen adierazpen artistikoa garatzea da, batez ere abesbatza bidez, eta esperientzia berezi bat biziaraztea: Kursaalean bertan, orkestrarekin batera kantatzea.
Entseguetan zehar, ikasleek hainbat alderdi landu dituzte, hala nola ahotsaren erabilera egokia, arnasketa teknikak, erritmoaren kontrola eta bestelako trebetasun musikalak. Era berean, hizkuntza aberasteko eta talde-lanean aritzeko aukera izan dute.
Danio arrainaren zaintza protokoloa hobetzeko ikerketa abiatu dute LH4 eta LH6ko ikasleak. Metodo zientifikoa erabiliz, hipotesiak egin, arrainak behatu, datuak jaso, erregistroak egin eta ondorioak aterako dituzte, besteak beste. Horretarako, Maria Jesus Molina albaitariaren gomendioak jarraituko ditugu.
Mikroskopioan behaketa zuzena egitea benetan berezia eta motibagarria da, zalantzarik gabe!!
2026-03-24
Edizio guztietan legez, Egiako kaleetan zabaldu dugu euskararen aldeko aldarria. Korrikaren mezua, kanta, hormairudiak landu ostean, ozen adierazi dugu berriz ere Euskaraz bizi nahi dugula! Euskara gara!!
Ekitaldia amaitu dugu Plaza Haundin, hamaiketako gozoa dastatuz, giro alaian.
Martxoaren 18an ABIATZE EKITALDIA egingo dugu Konkorreneako jolastokian.
Animatu eta parte hartu!!
24an KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu. Goizeko 10etan Gladyseneatik abiatuko gara, Egia Kalea, Ametzagaña eta Karmengo Ama kaleak zeharkatuz. Amaieran festa txiki bat ospatuko dugu Plaza Haundin.
IKA IKA IKA, badator KORRIKAAA!!!!
2026-02-13
Sorginak, trapujaleak, joaldunak, mamuxorroak... kolorez bete genuen Tabakalerako aretoa. Familien txaloek ere giroa berotu zuten, eta festa ederra izan genuen!
Eguraldia lagun, giro ezinhobean kantatu dute Aitor Ikastolako ikasleek Egiako kaleetan zehar.
LH2.mailatik LH6.mailararteko ikasleak lurra kolpatzen aritu dira, udaberria deituz.
Konkorrenean, ttikienek harrera beroa eskaini diete.
Otsailaren 2tik 13ra, 2026-27 ikasturteko aurrematrikula egiteko garaia izango da. Informazio guztia gure web orrian aurkituko duzu. Edozein zalantza izanez gero, deitu ikastolara: 943899414 edo idatzi 012358aa@hezkuntza.net emailera.
San Sebastian egunaz ederki gozatu genuen, Plaza Haundin danborrak astinduz.
Goizez, ttikienek ere ederki parte hartu zuten abestuz eta danborrak jotzen, Konkorreneako aretoan.
Gora Donostia!! Gora San Sebastian eguna!!
2025-12-17
Garai hauetan, Aitor-Eneako leihoek sorpresa eskaintzen digute egunero. Tartean, Mario Domingiren bisita izan dugu!! Argitxok ekarritako gutunak ere ostiralerako prest izango ditugu opari eskaerak egiteko. Gora Aitor-Enea!!
2025-12-03
Eguraldiari aurre eginez, Euskararen Eguna euskaraz gozatzeko festa handia izan zen, ttikienetik handienera, Aitor Ikastolan. Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu genuen, abestuz, egindako hormairudi eta leloak zabalduz, dantzatuz eta bertsoak kantatuz. Gora Euskara!! Euskaraz Bizi nahi dugu!!
Konkorrenean, festa giroan murgildu ginen.
Ametzagañan dantza inprobisatuak ere sortu ziren.
2025-11-17
Azaroaren 13an egin genuen familien topaketa. Programaren helburuak indartsu darraite: beste herrialde batzuetatik iritsitako familiei harrera egokia egitea, ikastolako eta komunitateko bidelaguntza eskaintzea, ikastolako familien artean harremanak sustatzea, eta iritsi berriak diren familiak euskarara hurbiltzea. Kulturarteko bizikidetza sustatu nahi dugu eskolan eta auzoan.
Topaketan, merienda baten inguruan, parte hartzaileek euren familia laguna eta taldea osatuko duten gainerako pertsonak ezagutu zituzten. Aitor ikastolako 14 familiek parte hartuko dute ikasturte honetan Familia Laguna programan. Esperientzia polita opa dizuegu!!!
Zapotxin pailazoa izan da Aitor Ikastolan berriz! 3 urteko eta 1. mailako ikasleekin elkartu zen, eta kantatu, dantzatu eta kontakizunak partekatzen aritu ginen... Laster berriz izango dugu bere bisita aiton-amonei sorpresa berezia emateko!! Mila esker, Zapotxin!!
2025-11-11
Udazken festa ospatu dugu, Ama Lurrak oparitzen dizkigun jaki gozoak dastatuz!!
Danbolinaren txinparta soinuarekin bat, sagar, gaztain eta odolkia jateko aukera izan dugu, eta ondoren, udazken garaiko abestiak kantatu ditugu. Guztia giro ezinhobean!! Gora Aitor Ikastolako Udazken Festa!! Guraso batzuk laguntzera etorri zaizkigu, gainera. Mila esker denei!!
PALESTINAKO GENOZIDIOA GELDITU!
2025eko urria
Aitor Ikastolako komunitateak Palestina pairatzen ari den genozidioa salatu du, eta hala egiten jarraituko du, ostegunero, 8:45etan, ikastoletako sarreretan. Animatu zu ere parte hartzera!! GENOZIODIOA GELDITU!!!
GORA PORRONTXOAK!!
2025eko iraila
Entzierro txikia, Porrontxo eta Porrontxaren kalejira eta txikienei egindako bisita, jolasak, antzerki emanaldia, Euskaraokea… hamaika ekintzetan parte hartu dugu guztiak!! Gora Porrontxo jaiak!! Gora Egia!!!